XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Horretarako bi joera nagusitu ziren: batzuen arabera, Estatua, erakunde publikoak alegia, ahalik eta gutxien sartu behar ziren ekonomi arloan eta gizartean.

Besteen aburuz, aldiz, erakunde publikoak herri xehea defendatzeko tresna bihurtu behar ziren eta, beraz, eskua sartu behar zuten ekonomi erabakietan eta gizartean.

Azpimarkatzekoa da euskal erakunde publikoak, Diputazioak, interbentzionismoaren aldekoak agertu zirela, gero eta nabarmenago, XIX. mendean zehar, ekonomi sektore publiko baten jabe bihurtuz.

7.1 Zerga-boterearen egituraketa euskal lurraldeetan

Lege zaharraren garaian, fiskalitate ezberdin asko zeuden.

Batetik, tokian tokiko botereek, udalek alegia, garatu zuten zerga-sistema, bakoitzak berea, hiru probintzietako kontuak Gaztelako kontseiluaren kontrolpean zeudelarik.

Bestalde, jauntxo batzuek, beren pribilegio zaharrei atxekiz, zergak ezarri edo bidesariak kobratzen zituzten.

Erresumako zerga-sistema gero eta zabalagoa bazen ere, zerga zuzenak estamentuzko ikuspegiaren arabera ezartzen ziren, hau da, hirugarren estamentukoek bakarrik ordaindu behar zituzten, zaldunak eta elizjendea exentu ziren bitartean.

Euskal lurraldeetan eta Batzar nagusien aginduz,...